BESTELAKOAK

“Istorioak belarrietara” IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak Istorioak belarrietara kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egin dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede. Lanak bidaltzeko epea ekainaren 15 arte zabalik.

Deialdiaren gaia baserria eta itsasoa da. Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago. Ipuinak euskaraz idatziak, 8-12 urte bitarteko irakurleei zuzenduak eta argitaragabeak behar dute, alegia, aurrez inongo literatur lehiaketan sarituak izan gabekoak, zein zatika ala osorik, ez paperean ez eta digitalki sekula argitaratu gabeak. Lan bakarra aurkeztu dezake egile bakoitzak. Kontakizunen luzapena gutxienezko 2 orritakoa eta gehienezko 3 orritakoa (din A-4) izango da, inprenta tipografian idatziak (edozein letra mota estandar 12 tamainan, alde batetik idatziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak.

“Historian zehar, sagardoa, baserria eta itsasoa gaur egunera iritsi zaizkigun kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira. Esate baterako, Ataungo Agerre baserriko jabeei Jentilak egindako madarikazioa edo beraien aberastasunekin gelditzeko asmoz eremu arriskutsuetara itsasgizonak erakartzen saiatzen ziren mamuen eta gezurtien kondairak”.

Informazioa eta oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button