LITERATURA

“Istorio biziak” mikro-kontakizun lehiaketa

Bilboko Udalak  Istorio Biziak mikro-kontakizunen I. lehiaketa antolatu du. Taller de microrrelatos-El arte de la brevedad izeneko sorkuntza gunean parte hartu duten pertsonak asko izan direnez, antolatzaileek literatura sorkuntza bultzatzeko lehiaketa hori  deitzea pentsatu dute.

Lehiaketa edozein nazionalitate edo bizileku duten 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. 100 eta 150 hitz arteko testu jatorrizkoak eta argitaratu gabeak aurkeztu beharko dira otsailaren lehena baino lehen. Sariak otsailaren 24an ezagutaraziko dira, Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS jaialdiaren amaierako jardueren barruan.
Sari bakarra emango zaio euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mikro-kontakizun onenari, eta bi accesit, hizkuntza bakoitzeko testu onenei, FNACen lankidetzarekin.
Jatorrizko lanak aurkezteko oinarriak eta abar hemen topatuko dituzue.

Horrekin batera bi laborategi proposatuko dira. Mikro-kontakizunen laborategia Ana Belen Alonso ALFA idazketa sortzaile tailerreko koordinatzaileak emango du urtarrilaren 30ean, Zurbaranbarriko Udaltegian, eta 31n Castañosekoan, 19:30etik 21:30era. Ahozko narrazio laborategia Pedro Ruiz (Alabazan) ipuin-kontalari adituak emango du,  Castañoseko Udaltegian, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1, 6 eta 8an, 19:00etatik 21:00etara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button