ESZENA

Artedrama Euskal Laborategiak “ADEL” topaketa antolatu du

Artedrama Euskal Laborategiak zabaldu du aurtengo ADELe topaketetan izen emateko epea. Irailean ospatuko dute aurten ere, pandemiak hala behartuta. Egitarau oparo eta ikastaro interesgarriekin dator aurtengo edizioa.

“Antzerkia bizitzaren aro bakoitzean eta aro bakoitzerako egin ohi dugu. Hori da gure xedea. Bizitzaren urtaro bakoitzari dagokion eginkizuna eskeintzea. Gaztetxoei zuzendutako KEINU ikastaroen hilabetea izan zen joandakoa. Ziomara Ormaetxe eta Maren Basterretxearekin partekatutako orduek arte eszenikoek etorkizuna borborka dutela erakutsi zuten. Asteburu honetan, Eneritz Artetxerekin biltzeko aukera izango dute, ikasturtea bukatu aurretik egingo duten azken keinuan”.

Eta ikastaroekin jarraituz, irailean (20tik 25era) ADEL etorriko da, Aulestin. “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira”.

Aurten Ander Lipus, Olatz Gorrotxategi, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Matxalen De Pedro eta Igor De Quadra izango dira irakasleak.

Jakingarri guztiak Artedrama Euskal Laborategiak prestatu duen txosten honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button