Nontzeberri

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko “Archive” dantza ikuskizuna, Bilbon

Sobiet Batasunean jaio, baina Israelen bizi den Arkadi Zaides koreografoak Archive lana aurkeztuko du estreinakoz Euskal Herrian; hain zuzen, Bilboko Campos Antzokian izango da gaur, 20:00etatik aurrera, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan.

Dantza ikuskizun honetan antzezle bakarra dago, zeinak pantaila handi baten aurrean diharduen. Pantailan, bitartean, Cámara B´Tselem Proiektuko boluntarioek grabatutako irudiak erakusten dira, Israek eta Palestinaren arteko gatazkak eragindako indarkeria irudiak, hain zuzen.

Archive mundu osoko jaialdietan parte hartu du eta Israelen kritikak ere eragin ditu. BAD jaialdiaren arabera, “lan hori egiteko Zaidesek 4.500 bideo ordu aztertu zituen, eta keinu horietatik guztietatik, soinu guturalez lagunduta, geopolitika gainditu eta gorroto eta indarkeria keinuen katalogo unibertsal bilakatu nahi duten esaldi koreografikoak bihurtzen duen gorputz hiztegia sortzen du”.

Bihar, beste bi obra ikusgai

Bihar,halaber, beste bi obraz gozatzeko parada izango da, BADen baitan: Pabellón 6 aretoan, Organik konpainiak Sareak taularatuko di, 19:30ean, eta La Fundición aretoan, Macarena Recuerda ikus-entzun eta eszena arloetako artistaren dantza-performance lana izango da, ¡AY! ¡YA!, 21:00etan.

Exit mobile version