BESTELAKOAK

Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen VI. Topaketak

Dokumentazioaren eta informazioaren kudeaketan adituek liburutegi espezializatuen egungo jarrera hartzea eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte azaroaren 7an eta 8an Gasteizko Artium museo eta zentroan, Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen VI. Topaketen baitan.

Bartzelonako Fundación Joan Miróren, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren, Leongo MUSAC.en eta TVEko dokumentazio zerbitzuen arduradunek parte hartuko dute, besteak beste, eta baita Artiumeko eta Montehermosoko liburutegietakoek ere.

“Artiumek bi urtez behin antolatzen dituen topaketa hauek hamar urte bete dituzte aurten, eta nazio mailako eta nazioarteko 50 aditu baino gehiagok parte hartu du urte hauetan zehar, esperientziak partekatu eta elkarlanerako programen inguruan eztabaidatzeko foro garrantzitsu bihurtuz”.

Egitarau osoa artium.org webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button