ESZENA

“Ispilua” obra zuzeneko musikarekin jantzita, Donostian

Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek Ispilua izenburuko obra taularatuko dute 50. aldiz Donostiako Doka Kafe Antzokian maiatzaren 23an. Obra ikusteko azken aukera izango da. Emanaldia 20:00etan hasiko da Jon Plazaolaren bakarrizketarekin.

Berezia izango da Ispilua lanaren 50. taularatzea. Izan ere, Oreka TX, Demode Quartet, Xabi Strubell gitarra jotzaileak(Dut, Zura) eta Willis Drummondeko Jurgi abeslari eta gitarra jotzaileak antzezlanaren soinu banda zuzenean joko dute. Antzezlana zuzeneko musikaz apaindua ikusteko aukera bakarra izango da maiatzaren 23koa.

Ondokoa kontatzen du obrak: “Bi aktore; Drama eta komedia; Antzerkia eta gizartea; Montajeak eta prozesuak; Maitasunaren aurreko hausnarketa; Pentsaerak eta sentimenduak; Desioak eta inertziak; Zalantzak; Edozein zapatu gau eta bizitza osoa; Eszenen arteko momentuak; Berrogei minutu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button