BESTELAKOAK

Nontzeberri webgune berria martxoaren 16an

Euskara eta kultura, bi biak dira lan egiteko esparru zuzena Nontzeberrirentzat, eta biak loturik agertzen dira eguneroko ekinaldian. Gure atariak dituen helburuak euskaldunei kulturaz gozatzeko bideak, erremintak eta tresna egokiak luzatzea; interaktibitate garatzeko topalekuak sortzea eta ideiak plazaratzeko toki bihurtzea; euskaldunaren eta euskararen arteko harremana informazioaren bidez lotzea, estutzea eta sendotzea eta diseinu erakargarri baten bitartez kulturari dagozkion arloak era dinamikoan, aktiboan eta kreatzailean bideratzea eta ematea.

Duela hiru urte, 2007an Nontzeberrik web gunea zeharo zaharberritzeari ekin zion. Harrezkeroztik ez gara geldirik egon, eta prozesu luze, sakon eta nekeza izan bada ere, ardatz berriak egituratu ditugu Nontzeberrirako. Urte berriarekin bat eginez, 2011ko martxoan, Nontzeberrik aurpegia garbituko du eta beste estilo eta jantzi batekin ageriko zaigu. Modu dinamikoagoan, ikusgarriagoan, erabilerrazagoan jartzeko ahalegin itzela egin dugu, eta hori guzti hori internautarekin eta nontzeberrizalearekin konpartituko dugu datozen hilabetetan. Honek guztiak energia kopuru handia eskatu badigu ere, motibazio iturri galanta ere izan da guretzat, eta proiektu eta egitasmo berriak egiteko ahaleginetan murgilduko gara 2011n. Hala, datorren astean, asteazkenetik aurrera Nontzeberri berria izango da gure artean. Egun horretan informazio gehiago bidaliko dizuegu.

Facebook eta Twitter webguneetan gaude!

Adi ibili!

Nontzeberri Kultura sarean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button