ARTEA

Ispilu instalazio erraldoia, Tolosan

Joan den asteburuan, Tolosako Euskal Pizkundea Parkean, Jaime de los Rios, Susana Zaldivar eta Daniel Tiradok sortutako Scintillant arte-instalazioa inauguratu zen. Kunsthal eta Arteklab-en partaidetzarekin, ekimena Katapulta Plataformak sustatuta dago, Tolosako Udalaren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Scintillant haizeak mugitutako 400 ispiluk osatzen duten sistema aktibatua da. Bertan, eguzkia, zerua eta Tolosa herriko elementuak harrapatzen dituen ispilu instalazioa  ezarri da.

Jaime de los Rios, Arteklab laborategiaren sortzailea, ekimena burutu duen artista eta komisarioa da. Bere lanaren oinarria honakoa duzue: “..beti kontenplaziotik hasten da lanean, gero, ikusitakoa matematikaren bitartez jasotzeko. Eta honen ezagutza aplikatzen du mugimenduaren Arteari, musikari eta naturaren arkitekturari”.

Instalazioa abenduaren 2ra bitartean ikusi ahalko da, Tolosako Euskal Pizkundea Parkean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button