ARTEA

Isiltasunari buruzko mintegia izango da Artelekun

Menchu Gutierrez nobelagileak Isiltasuanri buruz izenburuko mintegia zuzenduko du ekainaren 4tik 7a bitarte Donostiako Arteleku zentroan. Askotariko diziplinen eta lengoaien arteko uztarketaren bitartez jorratuko du idazleak isiltasunaren kontzeptua.

Mintegiaren antolatzaileen arabera, “tapiz poetikoen sail baten modura pentsatua dago (mintegia), aztergai hauek dituela: elurraren, gauaren edo basamortuaren isiltasuna, literaturan, pinturan edo musikan; zinema mutua eta soinudun zinema; zarata eta beldurra; sekretuaren isiltasuna eta beste isiltasun sinboliko batzuk”.

Hala, film zatiak, argazkiak, musika tarteak, eta bestelako ariketak erabiliko ditu nobelagileak isiltasunaren kontzeptuan murgiltzeko.

Honatx elurraren mintegian landuko diren elurraren inguruko hitz batzuk: “Guztiok izan gara elurraren soinuak xurgatzeko moduaren lekuko. Elurra eta isiltasuna beti doaz elkarrekin; “elurra” hitza ia isiltasuna eragiten duen sorginkeriaren pareko litzateke; hala ere isiltasunaren esperientzia partekatzea oso bestelako kontua da. Elurra ispilu bat bezala aritzen bada begira dagoenaren aurrean, elurraren isiltasuna gure barne egoeraren ispilu akustiko bezala ere aritzen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button