MUSIKA

Iruñeko Ziudadelan, udako kultur programazio zabala

Iruñeko Ziudadelan martxan da udako kultur programazio zabala. Denetarik programatu dute uztailean, abuztuan eta irailean. Makina bat musika kontzertu eta arte-ziklo ondu dituzte, eta hala, Gauak Ziudadelan, Txokorik txoko, Ostegunetan Jazza, Folklore hutsa, Iruña Reclassics, Harresietako jaialdia, Flamenco on Fire eta Pim Pam Ville izeneko programazioak abian izango dira aipaturiko sasoian. Guztira 200 ikuskizunetik gora programatu dira, “tokiko kultur sektorearen alde apustu eginez, koronabirusaren osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz”..

Jende gehienak kontzertuak izaten ditugu gogokoen; bada, honako kontzertu hauek antolatu dira Ziudadelan: Natalia Lacunza, la Chica Sobresalto, Viva Suecia, David Otero, Diana Navarro eta Miss Caffeína.

Beste aldetik, Ostegunetan Jazza zikloaren barruan uztailaren 16an, 20:00etan, Mikel Andueza eta Javier Jaso arituko dira, eta datorren asteko uztailaren 23an, ordu berean, De Diego Brothers taldea.

Gaur eguneko pandemiak ekarritako egoerari begira, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz aplikatuko dira

Jakin nahi badituzue egunez eguneko hitzorduak, hona hemen, Ziudadelako programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button