MUSIKA

Johnny B. Zero eta Pet Fennec taldeek Donostian joko dute

Donostiako Convent Garden aretoak kontzertu interesgarria hartuko du larunbatean, 19:45etik aurrera: Johnny B. Zero eta Pet Fennec.

Pet Fennec izenaren atzean Urko Eizmendi musikari donostiarra dago. Londresen trebatua, aurten argitaratuko du estreinako diskoa. Grabazio berri horren harira, Saturn Maybe izenburuko singlea plazaratu du Ham House Records diskoetxearen markapean. Saturn Maybe gitarra melodikoekin jantzitako pop kantua da, 1990eko hamarkadako Teenage Fanclub edo Guided By Voices indie taldeen antzera. Kantua espazioaren ideiaren inguruan ardazten da; espazioa egoera zailetatik ihes egiteko irtenbide gida, hain zuzen.

Johnny B. Zero, berriz, Valentzia hiriko musikari gazteek abiatutako proiektua da. Gazteak izanagatik ere, musikari trebeak dira, eta rock, psikodelia, funk elektronika edo jazza estiloak berez uztartzen dituzte, betiere, kantuak azpimarratzeko asmoz. Aurten haien hirugarren lana plazaratu dute, Birds (Hall Of Fame Records).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button