IKUS-ENTZUN

Iruñeko “Zinemako Heroiak” zine zikloa, berriz abian

Iruñeko Iturramako eta Sanduzelaiko civivoxek Zinemako Heroiak zine zikloa hartuko dute urtarrilaren 21era bitartean. Emakumeen unibertsora gerturatzeko ekimena da hori: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur berton, urriak 21, 18:00etan, Iturramako Civivoxean, Hego Koreatik datorren Han Gong –Ju filma (Lee Su-Jin, 2013) ikusteko parada egongo da. “Gorabehera baten ondorioz, Han Gong-ju neska ikasle gazteak etxetik eta bere ingurunetik alde egin behar izan du. Ezinbestean beste herri batera bizitzera joan beharko du, bere irakasle baten amaren babespera. Bizimodu berrira ohitzen badoa ere, eta lagun berriak egin arren, iragana sufrikario hutsa zaio”.

Datozen hilabeteetan pantailaratuko diren beste filmak honakoak dituzue: Little  Miss Sunshine (Jonathan Dayton, Valerie Faris, 2006); Three Billborads Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh, 2017), 80 Egunean (euskaraz) (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, 2010); Gone with the wind ( Victor Fleming, George Cukor, Sam Wood, 1939); eta 9 mois ferme (Albert Dupontel, 2013).

Filmez gain, Zinemako eta telesailetako andre errebeldeak eta arriskutsuak izeneko ikastaroa ere abiatuko da ostegun honetan. Gainera, Berdintasunean hezten zinemarekin izeneko topaketak burutuko dituzte DBHko 4. mailako ikasleekin.

Xehetasun guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button