MUSIKA

Madeleine talde gipuzkoarrak Bilborocken joko du

Madeleine Gipuzkoatik datoz. Post rocka, nondik eta "Odón Elorzaren besapetik" euren hitzetan. Iaz lehen albuma grabatu zuten eta horretan batez beste sei minutuko iraupena duten sei abesti. Horietako bat Jorge Oteizaren omenez euskaraz. Generoaren igoerak eta jaitsierak tartekatzeko trebetasun handia dute eta horrekin batera tentsio-uneak, tremendismoa eta lisergia apur bat.
Nontzeberriren Kalesound atalean duzue talde honen informazio guztia, eta bere musika ere bai.

Los últimos bañistas Murtziatik datoz. Cartagenako laukotea zenbait lehiaketako finaletako faseetara heldu izan dira, hala nola, Contempopranea, Proyecto Demo, TalentoSOS lehiaketetan. Lehen albuma prest dute. Gitarren power poparen eredu klasikoetatik irten barik, pasarte benetan biribilak lortzen dituzte eta horrekin segundoz segundo haien kantak hazi egiten dira.

Mobydick Bizkaitarrak dira. Eneko musikari getxotarraren azken proiektua da. Plan akustikoan dator eta Damien Jurado bezalako azken songwritter amerikarren eragina du seguru asko. Hala ere, hurbilago dago Eddie Vedderrengandik hasi berri duen eta arrakastatsua izatea itxaron daitekeen etapa honetan. Aurtengo urtarrilean The New Raemon-ek Bilbon emandako kontzertuari hasiera eman zioten.

Bilborockek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button