MUSIKA

Iruñeko “Kantu eta hitza” ekimenean, Maite Larburu

Iruñeko Erraldoien txokoan, ekainaren 27ra bitartean, formatu txikiko kontzertuak biltzen dituen Kantu eta hitza ekimena antolatu dute. Hainbat kantarik hartuko dute parte aipaturiko zikloan. Oholtza horretatik Petti kantaria, Olatz Salvador Rolan Garces aritu dira dagoeneko.

Ekaineko kontzertuetako lehen hitzorduan Maite Larburu izango da gonbidatua bihar, ekainak 6, eta bertan, lehendabiziko bakarkako laneko kantak haizatuko ditu: Hezurren azpian.

Hotsak diskoetxearen arabera, “Musikari ogibidea dela-eta Larburuk nomadatzat du bere burua, baina disko hau oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua, Neighborren gaztelaniaz eta ingelesez ere abesteko zuen ohitura bazter utzita. Bidaia ageri da diskoko lehen abestian eta itzuleraren ideia irudikatzen duen ibaiaren inguruko kantuak ixten du lana. Ibaiaren metaforak balio du disko honetako hainbat abesti azaltzeko ere. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira, sarri entzuleak jasotzen duen sentsazioa da hitzek egiten diotela bultza melodiari, aurreikusi ezin daitezkeen bideetatik eramanez abestiak, tarteka geldo eta bare, tarteka abiada biziagoa hartuz bihurgune artean. Alferrikakoa da etiketak jartzea edo estilo zehatzak aipatzea, Laburuk bere estilo propioa du, nahastezina”.

Hurrengo hitzorduetan, Maddi Zubeldia, Xabier San Sebastian, eta Peio Ospital musikariek parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu