ESZENA

“Urak Ttiki dire” Gilkitxaro taldearen obra berria

Datorren azaroaren 8an eta 9an, Bilboko Pabellon 6 aretoan, Ane Zabalak eta Galder Perezek osatzen duten Gilkitxaro antzerki taldeak, antzerki-lan berria aurkeztuko du: Urak Ttiki dire. Lesakako Gaizka Sarasolak idatzitako testua da Urak Ttiki dire.

Azaroaren 8an, antzerki-lanaren ostean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du, eta hurrengo egunean, Leire Ucharen Zer duzu, Amy? bakarrizketa.

“Ilargik eta Willik basoan topo egingo dute; ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan.
Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi, ordea, beste zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.

Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira zuhaixkak galdutako hostoz beteriko bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak, asmatzeke dauden borrokak…”

Azken urteetan Gilkitxarok Honolulu, leku bat eta Mirande Kabareta lanak antzezten ibili da; eta 8 begi antzezlanean aurreko obra bietako osagaiak uztartzen dira.
Azaroaren 24an, Oreretan izango dira, Mikelazulon, eta abenduaren 14an, Lesakan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button