ESZENA

Iruñeko ilunabarrak askotariko kultur ekimenez josita

Iruña Ilunabarrean kultur ekimenaren programazioak, San Ferminak igaro ostean, askotariko kultur ekimenak dakartza uda parteko ilunabarretan hirigunera, Udaleko Kultura sailaren eskutik.

Aire zabalean, ostiral honetan, uztailaren 19an hasi eta irailaren 6ra bitartera luzatuko da ekimena ostiralero, eta gaur egunean moda-modako zientzia, artea, teknologia berriak baliatuz,  hainbat sorkuntza-lan artistiko eskainiko dira.

Hala, datorren ostiralean, Femenina o Lo que me de la gana, Andrea Irurzun eta Nerea Vicandik zuzendutako dantza garaikidearen ikuskizuna izango da 20:30etik aurrera. Eta   hurrengo ostiralean, uztailaren 26an,  eta ordu berean ere, zuzeneko musika Juarez taldearen eskutik.

Abuztuko eta iraileko programazioan ere, askotarikoak izango dira ikuskizunak: zirkua eta zientzia uztartzen diren ikusgarriak, kontzertu didaktikoak, dantza eta musika emanaldiak, magiak, sormenezko lantegiak, zuzeneko musikak eta Dj emanaldiak osatuko dute programazioa.

Ekimen guztiak, hiriko 0 Plaza gune ezin hobean izango dira, eta proposamenaren filosofiari jarraituz, eguzki-instalazio txiki batez baliatuko dira energia elektrikoa lortzeko.

Egunez eguneko programazio ikusteko, joan iruñakulturada.es web atarira

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button