ESZENA

Iruñeko harresietan dantza, musika, zirku eta antzerki ikuskizunak

Udan, hainbat ikuskizun loratzen dira toki askotan, batzuk ikusgarriak dira, eta hala, Iruñeko harresiak eszenatoki natural paregabe bilakatzen dira urtero dantza, musika, zirku eta antzerki ikuskizunekin gozatzeko.

Aurten ere harresietan gora eta behera ibiliko dira artistak, eta bertako jaialdia abuztuaren 2tik 22ra egingo da.  Zirkua, musika, dantza, eta jolasak hartzen dituzten 30 bat ekitaldi bilduko dira Ziudadelan, Guadalupeko Bastioian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Iruñeko harresi-barrutian bertan. Horrekin batera ere,  zine-emanaldiak eta kontzertuak egingo dira auzoetan, Udalaren eta Civivox sarearen eskutik.

Diogun bezala, Harresietako Jaialdiko programazioak kaleko arteak izango ditu ardatz (zirkua, antzerkia eta musika), eta herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu.
Ziudadelak hartuko du  Harresietako Jaialdiaren inaugurazioa abuztuaren 2an, 22:00etan, Oreka Tx, Thierry Biscary eta Garazi Pascual artisten Pikotailuke musika ikuskizunarekin.

Jaialdia Creacity proiektuaren barruan dago. Creacity mugaz gaindiko lan-ildo bat da, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala azpimarratzea helburu duena, berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button