ARTEA

Artzaintzaren munduko egoerari buruzko gogoeta artistikoak

2017an, Mutur Beltz plataformak Ondo Bizi Arte Egonaldia izenekoa sortu zuen Karrantzan, ardien eta artzaintzaren munduko egoerari buruzko gogoeta, eztabaida eta hedakuntzaren espazioa artearen mundutik zabaltzeko xedez.

Hala, edizio bakoitzean, artista batzuk gonbidatzen dira eta bakoitzak obra bat egiten du, eta beraren hedakuntza formatu hauetan aurkezten da: ate irekien jardunaldiak, hitzaldiak, eztabaidak, argitalpen baten edizioa edota obren erakusketa.

Gaur, azaroaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Mutur Beltz elkarteak Karrantzako Kultur Etxean hurrengo artistek egindako lanek aurkeztuko ditu: Regina Dejimenez (Madril, 1982) ehuna artelana eta diseinurako materiala gisa aldarrikatzen duen artista; Pedro Murua (Txile, 1991) eta Mariona Cañadasek (Bartzelona, 1991) osatzen duten artista bikotea; Aitor Saraiba (Talavera de la Reina, 1983) artista anitza, margolaria, idazlea, argazkilaria, zinemagilea, bordatu egilea; eta Marijo Ribas (Balear Irlak, 1982) ikus-entzunezko artista eta ikertzailea.

Erakusketa, abenduaren 22ra arte ikus dezakezue, Karrantzako Kultur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button