Nontzeberri

Iruñeko 80ko urteetako rock undergroundari buruzko dokumentala aurkeztuko dute

Bihar, hilak 3, Beatriz Echevarria zinegile iruindar gazteak Sonido Pamplona izenburuko filma aurkeztuko du, Nafarroako hiriburuko Subsuelo aretoan, 20:30etik aurrera. Filmak 80ko urteen amaieran, Los Bichos talde mitikoa eratu ondoren, Iruñean sortutako rock mugimendu underground-a jorratzen du.

80ko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran eratu zen Los Bichos banda, Josetxo Ezponda musikari karismatikoa lider zuela. Talde horren itzal luzearen babesean, makina bat talde sortu ziren: Jugos Lixiviados, The Brillantina’s, The Glitter Souls, Half Foot Outside… Taldeok Iruñeko lokal mitikoetan jo zuten, tartean, Donegal, Zulo edo Terminal.

Filmak hiru ordu laurden irauten du, eta elkarrizketak, artxiboko irudiak eta egungo taldeen zuzeneko irudiak tartekatzen ditu, besteak beste, Wilhem, Kokoshca, Muy Fellini eta Tremenda Trementina. Hala, filmak iraganaren eta orainaren arteko zubi ere izan nahi du.

Zinegilearen aburuz, 80ko urteen amaieratik aurrera, Iruñeko garapen musikal oso aberatsa gertatu da, rock puru eta gogorrenetik, estreinako oihu popzaleetara.