Nontzeberri

Iruñean ondu den “Zinema Irisgarria” sailaren barruan, Roman Polanski

Iruñeko Mendillorriko civivoxean, Roman Polanskiren Venus in Fur  (2013) izeneko filma pantailaratuko dute gaur, apirilak 16, Zinema Irisgarria sailaren barruan.

Filmaren sinopsia honakoa duzue: Thomas emakumezko aktoreen bila ari da obra baterako. Eguna eman du hautagairik egokiena aukeratu nahian. Alferrik, ordea. Bakar batek ere ez du behar den mailarik paper nagusia egiteko. Une horretan, Vanda iritsiko da, hots, indarrez beteriko zurrunbiloa, Thomasek gorroto duen guztia daukana: zakarra da, txoripitoa, eta ez luke inola ere atzera eginen papera lortzeagatik. Baina Thomasek aukera ematen dionean, gizona zur eta lur geldituko da emakumearengan izaniko eraldaketa ikusirik: Vandak ederki ulertu baitu pertsonaia eta gidoia buruz ikasi du.

Hurrengo eta azken saioa, maiatzaren 14an izango da, Blake Edwards zuzendariaren Breakfast at Tiffany’s lan bikainarekin.

Exit mobile version