MUSIKA

Ihesbide taldeak "Iheskide" lana kaleratu du

2006an, zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten, Elorrioko ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu zutena. Uda hartan, ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ziren laurek jarraitzea erabaki zuten Gaizka ahotsean jarriz eta Kata eta Xagu koroetan. Orduan kanta berriak egiten eta zaharrak birmoldatzen hasi ziren, taldearen estiloan sakonduz eta bilatzen zutenera gehiago hurbilduz.

Horren ondorioetako bat, 2008ko martxoan Ondarroako Santos Records estudioan grabatu zuten diskoa izan zen, Ander Shinova teknikari moduan aritu zena eta maiatzaren hasieran kaleratu zutena.
Urte hartako uztailaren 22an, espainiar Estatuaren aparatu errepresiboek Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikatuta izanik eta tortura eta tratu txarrak jasanez. Orduan, Iheskideek urte eta erdi pasatxoko geldiunea egin zuten, denbora horretan kontzertu pare bat soilik emanez, Koldito Sermond's-ek baxuarekin lagunduta.

Geldiune hori igarota, ordea, hainbat lagunei esker ulertu zuten aurrera ez jarraitzea zapalkuntzaren beste garaipen bat izango zela eta zerbait egin behar zutela. Orduan, pasa den abendua eta urtarrila bitartean grabatu duten Iheskide (MusikHerria) diskorako kantak prestatzen hasi ziren. Bertan, talde ezberdinetako jende eta lagunak hartu dute parte.

Iheskide punk-rock-az hornituriko zapalkuntzaren aurkako oihua da. Zortzi abestiz osatutako disko berri honetan taldearen norabidea mantentzen saiatzen dira, nahiz eta ukitu berriak ere badauden musikalki hitz egiten. Kanta kañeroak, lasaiagoren bat, rockerilloagoa den beste bat, bertsio bat…

MusikHerriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button