ESZENA

Iruñean, dantza garaikidearen moldeak “Danz-Dantza Gunea” ekimenarekin

Nafarroako hiriburuko Iturramako Civivoxean, urtarrilaren 8tik 18ra, Danz-Dantza Gunea ekimena bost ikuskizun eskaintzen ari da. Aste honetan azken bi lanak oholtzaratuko dira.

Ostegunean, urtarrilak 16, Canan Yücel Pekiçten dantzari eta koreografo turkiarrak All about the heart ikusgarria eskainiko du: “Hiru pertsonaiei gertatzen zaien metamorfosiaren lekuko izanen gara: Erregina (Nanoa operakoa), Cio-Cio-San (Madame Butterfly operakoa) eta Pohjan Neito (Pohjan Neitokoa). Hiru pertsonaiak parametro sexistetatik pentsatu eta sortu ziren”.

Azkenik, urtarrilaren 18an, Dinamo Danza taldeak Nikola Tesla zientifikoaren gogoeta batzuk inspirazio- iturri dituen Electrical Body (Working Progress) pieza eskainiko du. Taldeak “izaki bizidun gisa elkar loturik eta harremanetan mantentzen gaituzten indar energetikoen edertasuna ikertu nahi du mugimenduaren bitartez, eta pieza biluzik eszenaratuko da, gehigarririk gabe, funtsezko formatu batean, publikoari gonbit eginen baitzaio sormenezko prozesua oinarrizko ikuskera batetik ezagutzeko, ikuslearen ikusminarendako atea zabalik, sortzaileekin elkarreragin dezan”.

Ordutegiak eta bestelako xehetasunak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button