ESZENA

“Iruñeko Zirrikituak” ikuskizunez beteta dator asteburuan, Ziudadelara

Gaur abiaraziko dute Iruñean arte eszenikoen Iruñeko Zirrikituak jaialdia, eta aurtengoan ere, leku bereziak hartuko dituzte bertan programatutako emanaldiek. Hala, Iruñeko Ziudadelako gune apartean han hemenka kokatuko diren karpa, karabana edota etxoletan, antzerki eta dantza ikuskizunez gozatzeko aukerez beteta dator jaialdia.

Gaurkoan eta biharkoan, ekainak 24 eta 25, arte eszenikoei lotutako lantegiak ondu badituzte ere, asteburuan dator jaildiaren ederrena, ekainaren 29an eta 30ean, larunbat eta igandez. Larunbatean eguerdiko 12:00etan emango zaie ikuskizunei hasiera, eta iluntzeko 20:00ak arte publiko guztientzat irekiak izango dira emanaldiak. Eta igandean ere ordu berean hasita, arratsaldeko 19:00ak arte, arte esnenikoetan murgiltzeko aukera izango du bertaratzen denak.

Zoko liluragarriak prestatu dituzte egitarau oparoarentzat eta ikuskizunak ere oso anitzak dira. Hala, bertan izango dira besteak beste, Cal y Canto Teatroa konpainia The Wind Garden eta Tienda 47 ikuskizunekin; Anna Roca konpainia El Secreto de Nanna lanarekin; Xuxurlak Barañaingo Abesbatza Eba Azpilikueta eta Ainhoa Ruizekin; edota Tdiferencia konpainiaren Con Fajas y A Lo Loco ikuskizuna.

Programazioa eta xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu