LITERATURA

Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen

Aste honetan, 16tik 22ra, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea egingo dute Baztanen. Urtero egiten da Euskal Herriko bazter horretan nobela beltzaren inguruko aste bat, gure literaturarik ilunena zertan den ikusteko. Aste beteko egitaraua ondu dute antolatzaileek.

Gaur, urtarrilak 16, 19:30ean eta Arizkungo liburutegian, Idazleekin Solasean ekimenaren barruan, Patxi Larrion izango da Feriatzaileak liburuari buruz berba egiteko. Asteazkenean, 19:30ean, Anizko elkartean, Beltz guztiak ez dira bele izeneko hitzaldia eskainiko du Miel Anjel Elustondok, Gotzon Garate oroimenean. Hilaren 19an, 19:00etan, Berroetako Gure Ametsa elkartean, Patziku hil arte hitzaldia eskainiko du Patziku Perurenak. Ostiralean, 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, Euskal Harriaren ABDak bideo emankizuna eskainiko dute Beñat Iturriotz, Santi Leoné eta Ane Urkiolak.
Larunbatean, Arizkunenean, Fikziorako argudioak, politikaren trama beltzetik izeneko mahai ingurua eskainiko dute Teresa Todak eta Gorka Bereziartuak, Mikel Soto moderatzailearekin. Arratsaldean, hainbat libururen aurkezpenak izango dira: Lehertu da festa (Eneko Aizpurua), Ultimes déchetes (Itxaro Borda), 33 ezkil (Miren Gorrotxategi) eta Freeport (Ander Odriozola). Gauean parranda egiteko ordua izango da Etxeleberteko txokoan, Dix eta Biok Markos Untzetaren kontzertuarekin.

Azken eguna, 22an, ipuin kontaketa teatralizatua izango da goizean Lekarozko plazan, eta 19:30ean berriz, bertso-trama Arizkunenean, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button