MUSIKA

Señor No taldeak single berria plazaratu du

Donostiako punk-and-roll talde ezagunak bi kantuko singlea argitaratu berri du Folc Records diskoetxearen bidez. Donostiarrek 2003an plazaratu zuten azken LPa eta harrezkeroztik, bi single baino ez dituzte kaleratu, The Capaces (2.006) eta Nuevo Catecismo Católico (2.009) taldeekin erdibana. Hortaz, single berri hau taldearen itzulera dela esan daiteke.

Diskoak bi rock kantu sendo biltzen ditu, A Veces no eta Como una pompa de jabón. Biak ala biak tempo ertaineko doinu sakonak dira. Lehenengoan, wha-wha efektudun gitarrak nabarmentzen dira, eta bigarrenean, aldiz, rock klasikoagoaren eraginak nabarmentzen dira, kantu luzea da, bost minutu ingurukoa.

Xabik zuzendutako taldean ondoko musikariak ari dira, egun: Fumai (Astrozombies), Fosy (Why Not, La Banda Trapera del Rio, Cancerberos,…) eta Jorge Colldan (Holy Sheep, Kurt Baker Combo…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button