IKUS-ENTZUN

“Iruñea Beltza” jaialdian, kolore bereko zinemagintza

Datorren astelehenean hasiko da Baztanen Euskal Nobela Beltzaren astea. Baina egunotan, Baluartek, Nafarroako Filmotekak eta Iruñeko Planetarioak antolatuta, Iruñea Beltza Jaialdia ere burutzen ari dira gai literario horri buruz. “Iruñea Beltza: Alderik Ilunena pertsonen, idazle eta irakurleen, gidoilari, zinemagile eta ikusleen eta sortzaileen eta publikoaren arteko topagunea izango da”.

Horretarako ondu duten programazioaren barruan, makina bat hizketaldi, mahai-inguru eta irakurraldi bildu dira, bai eta film emanaldi ziklo berezia ere, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan.

Hala, egunotan, urtarrilaren 13tik 18ra, intriga eta krimenak agerian geldituko dira Iruñean, nobela eta zinema beltzari eskainitako zikloan.  Eta nola ez, zinemak leku berezia izango du jaialdi horretan, eta  polizia ustelkeria gaia hartuta, oso film interesgarriak pantailaratuko dituzte: Sed de mal (Orson Welles, 1958), El detective (Gordon Douglas, 1968), Serpico (Sidney Lumet, 1973) eta L. A. Confidencial (Curtis Hanson, 1997) izango dira berrikusi eta gogora ekarriko dituzten tituluak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu