MUSIKA

Iruña Rock Jaialdiaren hirugarren edizioa prest astebururako

Gaur egungo rock banda onenak bilduko dituen Iruña Rock Jaialdiaren hirugarren edizioa maiatzaren 24 eta 25ean izango da. Guztira hogei banda baino gehiago batuko dira oholtza gainean.

“Musika festibaleroa, folk, blues, mota guztietako rock&rola: hard, death…eta punk-aren hainbat erreferentzia osatzen dute Iruña Rock-eko hirugarren edizioan disfrutatuko dugun musika eskaintza. musika-jaialdien egutegian ezinbestekoa bihurtu den festibalean”.

2019ko ekitaldiak aurreko edizioen alde baliagarrienak mantenduko ditu, hau da, taberna merkeak eta konpromiso soziala, #MetachodeMacho eta Vaso Solidario kanpainen babesa bezalakoak.

Hortaz musikarik potenteenaz gozatzeko aukera paregabea izango da asteburuan Iruñean, honako bandekin: Skindred, Gatillazo, Auxili, Anier, Modus Operandi, Narco, Niña Coyote eta Chico Tornado, Flitter, Segismundo Toxicómano, Hamlet, Sara Hebe, Sons of Aguirre, Turbonegro, Soziedad Alkoholika, La M.O.D.A, La Pegatina, Zea Mays, Kaos Urbano, Las Sexpeares, Zoo, Crim, Machete en Boca, Valira, Cuatro Madres eta La Mala Pekora.

Ordutegiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu