BESTELAKOAK

Izaki mitologikoz betetako baso biziduna

Izen, Izan da abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte Bilboko Zabalgune eraikineko atrioan ikusgai izango den baso bizidunaren izena. Izen, izan, euskal lurretako hainbat elementu eta legenda erakutsiko ditu, eta bertako zuhaitzek bizitza sortzen duten espazio bizidun bat osatuko dute.

“Basajaunek, euskal mitologiako protagonista handienetako batek, ongi-etorria emango die ikusleei eta lurrarekin lotuta dauden hainbat legenda eta pertsonaiaz mintzatuko da. Eta xuxurlaka entzungo ditugu basoko jaunaren istorioak, Marirenak, eta bere umeen aita Sugaarrenak. Eta ezin ahaztu lamiak, eta naturaren sekretuak gordetzen laguntzen duten elementu, ikur eta animalia guztiak”.

Hortaz, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok esan zuen bezala, “muntaia irudimentsu bat, zuhaitzek bizitza sortzen duten espazio bizidun bat osatuz. Etengabe mugitzen ari den espazio bat, Euskal Herriaren hainbat elementu eta legenda ezagutaraziko dizkiguna”

Erakusketa abenduaren 20tik urtarrilaren 5era izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button