BESTELAKOAK

“Iruña, molde femeninoan 2018”, argazki-lehiaketa

Lehiaketaren helburua Iruñeko argazkiak agertzea da, non emakumeen jarduna islaturik agertzen baita hainbat esparrutan: historia, artea, arkitektura, kultura, tradizioa eta azturak, modernitatea eta abangoardia, hezkuntza eta prestakuntza, lana eta gizarteko, familiako eta eguneroko bizitzan. Argazkiak aurkezteko epea  martxoaren1ean amaituko da.

Argazki jakin batzuk baloratuko dira bereziki, non emakumeak arlo ez tradizionaletan edo guztiz ikusezin eduki duten esparruetan agerian daudela jartzen dituzten argazkiak.

Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu eta ez da onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkirik.

Argazkiak argazki-paperean aurkeztuko dira ezinbestez. Paperaren ezinbesteko neurriak: 30 x 40 cm. Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarriak.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai). Argazkiak lehiakideek beraiek eraman ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali.

Sariak honakoak dira: Lehen saria, 800 €; Bigarren saria, 500 €;  Hirugarren saria, 400 €. Epaimahaiak zehaztu beharreko saria: 400 €. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi eman ahalko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button