BESTELAKOAK

“Iruña, molde femeninoan 2016 lehiaketa

Iruña, molde femeninoan 2016 lehiaketa abian da. Lehiaketaren helburua da argazkietan islatzea emakumeen jarduna zenbait esparrutan (historia, artea, arkitektura, kultura, abangoardia, tradizioak eta azturak, hezkuntza, lana, gizartea, etab.). Teknika librea da, eta lanak otsailaren 24a bitarte aurkez daitezke. Lehiaketa horretako lehen saria 700 eurokoa da.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g.).  Argazkiak argazki-paperean aurkeztuko dira ezinbestez. Argazki-paperaren ezinbesteko neurriak: 30 x 40 cm. Argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cmkoa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan.

Lehen saria: 700 €. Bigarren saria: 400 €. Hirugarren saria: 300 €. Epaimahaiak zehaztu beharreko saria: 200 €. Horrez gain, epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi eman ahalko ditu.

Sari-banaketa martxoan egingo da Sanduzelaiko Civivoxean, eta lehiaketara aurkeztutako argazki aukeratuekin erakusketa bat egingo da martxoaren 31ra arte. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button