LITERATURA

“Iruña Hiria” nazioarteko poesia saria

Pertsonak oro lehiatu daitezke sariketa honetan, haien nazionalitatea edozein izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Modalitate linguistiko bakoitzean 3.000 euroko saria izango da.

Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, eta gaia eta forma libreak
izango dira, 400 eta 800 bertsoren arteko luzerarekin.

Lanarekin batera, gutun-azal itxi batean, egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa jarriko dira. Horrekin batera aurkeztu behar dira egilearen bibliografia eta beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu ez dela egiaztatzeko agiria.

Lanak Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa) bidaliko dira, Iruña Hiria XII. Nazioarteko Poesia sarirako direla adierazita.

Sariaren epaia ekainean jakinaraziko da, prentsaurreko baten bidez, Iruñeko Udaletxean.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button