BESTELAKOAK

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketa martxan da

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako aurtengo edizioa martxan jarri du Iruñeko Udalak, “hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko”. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2020ko udal-egutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu.

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu, argitaratu gabeak.  Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira urriaren 31 baino lehenago.

Sariak honakoak dira: lehen saria, 800 €; bigarren saria, 500 €; eta hirugarren saria, 400 €. Beste sari bat ere egongo da, 500 €, kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenari. Horrez gain, epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, eman ahalko ditu. Sari-banaketa abenduan izango da.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu