LITERATURA

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2015

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak XLI. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du. Edozein idazlek eman dezake izena eta bere obra bidali, euskaraz zein gazteleraz, uztailaren 30a baino lehen.

Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak bi kategoria ditu, olerkia eta nobela, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerki lanak onartuko dira, eta gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioak. Lan sarituentzako diru kopuruak, 15.000 € olerki sailean, eta 25.000 € eleberri sailean, izango dira.

Epaia 2015eko abenduaren 19an iragarriko da eta saritutako lanak argitaratzeko konpromisoa hartzen du Kutxa Fundazioak.

Hemen aurki ditzakezu betebeharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button