LITERATURA

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak  2019. urteari dagokion XLIII. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du.

Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak bi kategoria ditu, olerkia eta nobela, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerki lanak onartuko dira, eta gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioak. Lan sarituentzako diru kopuruak, 15.000 € olerki sailean, eta 25.000 € eleberri sailean, izango dira.

Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera: “2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak”, Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza. 20018 Donostia. Eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus

Lanak onartzeko epea 2019ko apirilaren 30ean amaituko da. Lan irabazleak erabakitzea, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikatzea Irunen egingo da, irailaren 14an.
Baldintza guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button