BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketaren finala

Bihar ostirala, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da sariketa honen finala, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean.

Finalera heltzeko, sailkapen-saioak eta finalaurrekoak jokatu dira, otsailean eta hilabete honetan. Sailkapen-saioetan, Arratia, Bilboaldea eta Enkarterriko taldeak kanporatuak geratu ziren. Finalaurreko saioak joan den astean egin ziren, Ipar Uribe-Lea Artibai eta Durangaldea- Busturialdea saioen bitartez, eta aurrera egin zuten taldeak etzi Kafe Antzokian finala jokatuko duten Durangaldea eta Lea Artibai izan dira.

Sariketan zehar 45 bertsolarik hartu dute parte, eta haietariko 8 izan dira lehen aldiz kantatu dutenak, beraz, harrobia lantzen ari den seinale.

Barikuan jokatuko den finalean honako sariak banatuko dituzte:
Talde txapeldunarentzat 1.260 €; Talde txapeldunordearentzat 900 €; Bizkaiera egokiena 140 € eta finalistarik gazteena 70 €.

Final eguneko epaimahaia Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbek osatuko dute eta Bernardo Mandaluniz izango da aurkezlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button