BESTELAKOAK

“Iruditeria berrien bila” paperean irakurgai, “Jakin” aldizkariaren zenbaki berrian

Utopiaren inguruan idatziriko bederatzi artikulu eta elkarrizketa jaso ditu Jakinen zenbaki berriak, Usurbilen antolaturiko Jakin Jardunaldian, Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila gaiaren inguruko hausnarketa guztiak batuz.

68ko Maiatzaren 50. urteurrena aitzakiatan hartuta garatu ziren jardunaldiak duela hilabete batzuk, eta orain, aldizkariak “Utopia ulertzeko modu berriak eta horiek errealitatera eramateko bideak eta adibideak” bildu ditu.

Jakinen 227-228. zenbaki bikoitzak hainbat irakurgai interesgarri dakartza. Hala, utopiaren esanahiaren aldaketa aztertu dute Alba Garmendia EHUko filosofian doktoregaiak eta Eduardo Apodaka EHUko irakasle eta soziologoak. Azken horrek Praxia: pragmatismoa eta utopia elkartzen diren lekua izeneko artikulua jorratu du.
Beste aldetik, Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Euskal Herriko 60ko utopiei erreparatu die. Eta Anaiz Agirre eta Xabier Harluxet Bizi! Mugimenduko kideek, Uzuri Aboitiz Hidalgo antropologian doktoregaiak eta Iñaki Barcena EHUko irakasleak zaintzari eta sozioekologiari heldu diete osatu duten artikuluan.
Azkenik, elkarrizketa mamitsuak eta bizipenez josiak egin dizkiete Amaia Lasa idazleari, Begoña Zearreta adinekoen egoitzetako langileari eta Begoña Huarte ekintzaileari.

Horiek guztiak, eta beste asko Jakinen 227-228. zenbaki berrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button