ARTEA

Irudikak artista egoiliarren lanen erakusketa abiatu du

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak Maite Caballerok, Genís Rigolek eta Blanca Garalucek beren egonaldi artistikoan egin duten lana bildu du erakusketa  batean. Apirilaren 30ean ireki da eta maiatzaren 24ra arte egongo da ikusgai, Vital Fundazioaren Luis de Ajuria Aretoan.

Artistok Angulemako Maison des Auteurs, Bilbaoarte eta Gasteizko Hirigune Historikoko Lanbide Zentroa espazioen artean egin dute egonaldia, iragan martxoaren 15etik apirilaren 30era bera arte.

Artista bakoitzak egonaldi-denboran zehar garatu izan duen proiektu pertsonalaren lan-prozesua azalduko du erakusketak. Irudika egonaldi-lehiaketaren bigarren edizioa da aurtengoa eta ilustratzaile eta animatzaile profesionalen lana babestea eta lan horren nazioartekotzea sustatzea da bere xedea.

2019ko edizioko artista egoiliarrak honakoak izan dira: Maite Caballero (Donostia, 1984) ilustratzaile eta komiki marrazkilaria. Ilustrazioak egin ditu Igartubeiti Museoa, Berria, Gaztezulo, Behinola edo Morsa argitaletxeko Vainica Dobleren kantutegirako.
Genís Rigol (Esparrega-Barcelona, 1982). Laus 2016 saria lortu zuen, Olga Capdevilarekin batera, Festival Blanc jaialdirako kredituetan eginiko lanari esker. 2017. urtean, munduko animazio eskola ospetsuenen artean dagoen The Animation Workshop Danimarkako eskolan egon zen ikasten.
Blanca Garaluce (Gasteiz, 1994). Diseinatzaile gasteiztar honek Diseinu Grafiko eta Web Diseinua masterra egin du Bartzelonako Centre Universitari de Disseny i Art zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button