ARTEA

Irudien eta afektibotasunaren arteko harremana xede

Belén Cerezok Viviendo el día (Eguna biziz) ikus-entzunezko lana jarri du ikusgai Gasteizko Montehermoso zentroan. “Instalazioaren gai nagusia txakur talde baten paseoa da, eta bizitza-munduarekiko berraurkikuntza sustatzeko helburua du, zentzumenen bidez”. Artista, ikertzailea eta hezitzailea da Cerezo, eta lan berri hau ekainaren 16ra arte izango da Gasteizen.

Egitasmoaren abiapuntua Clarice Lispector idazle brasildarraren narrazioak dira, eta lana taxutzeko, askotariko grabazioak erabili ditu artista eta ikertzaileak. Izan ere, Cerezok irudien eta afektibotasunaren arteko harremana jorratzen du. Horretarako askotariko bitartekoak baliatzen ditu: “ikus-entzunezko instalazioak, bideoak, argazkiak, idazkuntza eta aurkezpenak”.

Viviendo el día lanean, hain justu, “gorputzaz filmatzeko” asmoa jaso du, “ikusmena ukimenaren bidez birmaterializatzeko” xedearekin. Hala, kameraren eta filmatutakoaren artean dagoen alde afektiboa aztertu nahi du. “Marruskadura afektiboa (karrakatu, igurtzi, ukitu, harraskatu…)”. Era berean, instalazioaren eta bisitarien artean sortzen den hari afektiboa ere aztergai du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button