BESTELAKOAK

“Irudi digitala gure bizitzako harremanetan”, Euspot lehiaketako gaia

Euspot lehiaketaren helburuak euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea dira. Irudi digitala gure bizitzako harremanetan izango da aurtengo gaia, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an bukatuko da. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Spota edozein formatutan grabatu ahal izango da, eta 20-30 segundo artekoa izango da.

Sariak honakoak dituzue: Spotik onena (1.000 euro); Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro); Publikoaren saria (500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), eta BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

Maiatzaren 17an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button