ESZENA

“Irriziklo” ekimenaren azken hitzordua

Nafarroako Antzerki Eskolan Irriziklo ekimena abiatu zuen otsailean.  Bi hilabete hauetan hainbat hitzordu barregarriz gozatu ahal izan da.  Ziklo hori gaur amaituko da.

Martxoko hitzorduak honakoak izan dira: Inpernutik natorren artista bat naiz ni! (Txan magoa, martxoak 7); Erradikalak gara (Beatriz Egizabal eta Ane Labaka, martxoak 14); eta Sexijentziak askatuz (Itziar Saenz de Ojer, martxoak 21).

Eta diogun bezala, gaurko saioan Etxeko saltsak (Txalo Produkzioak, martxoak 27) ikusteko parada egongo da. Alan Ayckbourn-en Relatively speaking antzezlan arrakastatsuan oinarritutako endredozko komedia bat da Etxeko saltsak. Bikotekide zein amoranteen sekretuak eta endredoak barra-barra. Istorioak pertsonaien bideak hamaika norabidetan gurutzarazten ditu, gaizki-ulertutik gaizki-ulertura.

Oholtza gainean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button