BESTELAKOAK

“Irri ixtorioak: gure ahozko literaturatik” hitzaldia, Donapaleun

Maialen Moreno Zubeldiak Irri ixtorioak : gure ahozko literaturatik hitzaldia eskainiko du bihar, Donapaleuko Herri elkargoko gelan, 20:30etik aurrera. Zabalik elkarteak otsaileko ostegun guztietan hitzordu bat antolatzen du Otsail ostegunak izenburupean.

“Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, 2009-2010 urte bitartean, herri kontakizunen bilketa metodiko bat egin zuen Maialen Moreno Zubeldiak. Herriz herri jendearen ahotik aterako kontakizunak bildu eta gero horiek transkribatu, sailkatu, eta aztertu zituen. Beraz, kontakizunen gaurko eguneko corpusa osatu nahi izan du. Bilketa osatu eta gero, corpus hori aztertu du”.

Hitzaldian bildutako kontakizunen ezaugarriak eta orain arte izan dituzten sailkapenak aurkeztuko ditu. Jarraian errepaso bat egingo du euskal aldizkarietan, liburuetan eta eskuizkriburen batean agerturiko kontakizun laburrez, eta horiek aztertzen dituzten ikerketez. Era berean, bilduma zahar eta berrietan gure kontakizunek dauzkaten baliokideak aipatuko ditu. Azkenik, irriaren adierazpenaz mintzatuko da, istorio horietan hautemandako irri baliabideak aipatuz. “XX. mende hasieran Bergson-ek eta Freud-ek umoreaz egin teorizazioak gure kontakizunetan aplikaturik aztertu ditu”.

Maialen Moreno Zubeldia itzultzailea da gaur lanbidez, eta bere filologo doktore tesia irri istorioen gaiaz egina du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button