IKUS-ENTZUN

Stanley Kubrick eta Sam Raimi zuzendariak FANT jaialdi fantastikoan

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Phenomena Experience delakoaren saio bat egingo du ostegunean, maiatzak 10, bere 18. edizioan estreinakoz. Emanaldi bikoitza 19:45ean hasiko Alondegiko Golem zine aretoetan.

Nacho Cerdá zuzendariaren ekimena den Phenomena Experience eta Bartzelonan eta Madrilen egindako proiekzioak arrakastatsuak izan dira. Cerdák La trilogía de la muerte telesaila edo Los abandonados luzemetraia zuzendu ditu, besteak beste.

Aurkezpenak, garai ezberdinetako iragarkiak, sorpresak eta bestelako elementuak biltzen dituen emanaldi bikoitz hau 70eko, 80eko eta 90eko terrorezko klasikoak berreskuratzeko festa da. Hala, Bilbon bi film klasiko ikusi ahalko dira: Stanley Kubricken The Shining (1980) eta Sam Raimiren Evil Dead II (1987).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button