LITERATURA

Ironia literaturan gaiari buruzko solasaldia, “Eztabaidak Literaturarekin” saioan

Literaturako umoreari eta ironiari buruz hitz egiteko, David Safier idazle alemana eta Joaquin Berges egile aragoiarra elkartuko ditu Eztabaidak literaturarekin saioak. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan  izango da idazleen arteko topaketa, bihar 19:30ean, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Maldito karma (Seix Barral, 2009) lehenbiziko eleberriarekin, David Safierrek (Bremen, 1966) milioi bat ale saldu zituen Alemanian eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan. Gaztelaniaz hogeita hamar edizio baino gehiago argitaratu zituen. Ondoren Jesús me quiere (Seix Barral, 2010) eta Yo, mi, me… contigo (Seix Barral, 2011) kaleratu ditu.
Bigarren gonbidatua Joaquín Berges (Zaragoza, 1965) izango da. Filologia Hispaniarrean lizentziatua Zaragozako Unibertsitatetik, El club de los estrellados lanarekin egin zen ezaguna. Un estado del malestar bere hirugarren eleberrian, Joaquín Bergesek umorea nola menderatzen duen erakutsi zuen, eta joan den maiatzean Nadie es perfecto lanak ikusi zuen argia, kritikarien iritziz bere libururik dibertigarriena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button