LITERATURA

“Iridium”, Francisco Castroren azken eleberria Alberdaniaren eskutik

Francisco Castroren Iridium liburua argitaratu du Alberdania argitaletxeak, gazteei zuzendutako eleberria. Mitxel Muruak ekarri du euskarara eta bertan, garuneko kalteak jorratzen ditu idazle galiziarrak.

Iridiumeko protagonista  Iris da, 18 urteko neska, buruz argia, aurpegi polita eta begi argi bereziak dituena, bakoitza kolore batekoa. Bere bizitza egiten du, lagunak ditu eta, nerabezaroko beldurrak eta maitemintzeak ditu. Baina  bizitza segundo batean alda daiteke, dena izan daiteke zortea. Eta zorigaiztoko auto-istripu larri bat oso garesti ateratzen zaio: garuneko kaltea jasango du.

Gaurko gazteen erritmoz eta hizkeraz ehundutako narrazio bizi honetan, munduaren eta ordura arte pentsaezinak izan diren norbere mugak ezagutu eta menderatu beharko ditu protagonistak.

Sentiberatasun handiz  idatzi du Castrok (Vigo 1966) eleberria, eta Iris bezala, ‘bizitza normala izan nahi duten’  pertsona horiei buruz hitz egiten du.

Hizkuntza zuzen batekin egiten du, sare sozialetatik eta komunikazio-bide berrietatik oso gertu, eta era berean, hausnarketa sakona egiten du,  “pertsona normalez hitz egiten dugunean, bizitzan izan dituzun jarrera asko birplanteatzen dituena”, Jorge Gimenez Bech editorearen esanetan.

Informazio gehiago, Alberdania Argitaletxea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button