BERTSOTAN

Arabako finalerdiak osatuta daude

Ostiral gauean, Eguzkilore taldeak Aiaraldeko-Altubepekoak taldea jaso zuen bere Gasteizko elkartean. Saio honekin itxi zen Gasteiz-Aiaraldea liga.

Eta saio hau asteburu joriaren atea ere izan zen. Saioak eta saioak egon ziren Arabatik barreiaturik, giro onean, eta kantu ederrean.

Guztiak laburtuta esan behar da finalerdiak osatuak gelditu direla. Tartean asteburu bat atseden hartzeko izango da, baina martxoaren 10ean Zigoitiko kultur-etxean Gasteiz eta Gasteiz-Aiaraldeko ligatik sailkatutako Martin Ttipia eta Triki-porru taldeak idatzizkoan eta Aiaraldeko-Altubepekoak eta Kakiturri-Ehari bat-batean arituko dira finalerako txartela lortu nahian.
Eta, hurrengo egunean, Araiako zineman Zuia eta Lautada-Errioxako sailkatuak arituko dira nor baino nor, idatzizkoan Aramaioko Ai ene! eta Lautada-Errioxa ligako irabazlea, eta bat-batean Aguraingo Sorginetxe eta Aramaioko Marixeka.

Horrela, Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketa puri-purian dago, ligetako afari eta bazkari osteko giro ederra finalerdietara pasatuko da, eta martxoaren 24ean Aramaioko kiroldegian puntu gorena hartuko du txapelketak final handiarekin.

Informazio guztia txapelketaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button