Nontzeberri

“Irati”, Paul Urkijoren azken lana, Cannesera

Canneseko Jaialdiko Marché du Film atalean parte hartzeko aukeratu dute Paul Urkijoren azken lana, Irati. Gasteizko zinegilearen azken proiektuak Erdi Aroko garai ilunean girotutako abentura historiko-fantastikoa kontatzen du. Beste sei lanekin batera aurkeztuko dute, ekainaren 24an eta 26an.

Lanak honakoak kontatuko digu: “VIII. mendean, kristau eta musulman gerlari talde bat Pirinio paganoko baso sakonetan barneratzen da, Carlomagnok Orreagako batailan galdutako altxorra berreskuratzeko asmoz. Irati izeneko emakume gazte misteriotsu bat gidari dutela, izaki mitologikoz beteriko mundu batean murgilduko dira gudariak”.

Zinema eta hainbat lan burutzeko laguntzak eskaintzen dituen Fantastic 7 ekimena iaz aurkeztu zuten Canneseko Jaialdian, proiekzioa duten egileen lanak merkaturatzeko aukerak bilatzeko asmoz. Aurten, pandemiak sortutako egoera konplexua izan arren, berriro gauzatuko da foroa Marché du Film online topaketaren baitan. Eta hortxe, beste lan batzuekin batera Irati, Paul Urkijoren azken lana pantailaratuko dute.

Exit mobile version