ESZENA

2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lan berriak

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza bultzatzeko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programa abiatzen da urtero. Ekimen horren barruan, datorren urterako lan sarituak ezagutu ditugu: Erbeste eta Ni ala zu proiektuak.

Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak Anodino Teatroa taldearen Erbeste antzezlanari lehen saria eman dio. Bigarren saria, Joseba Usabiagaren Ni ala zu lanari egokitu zaio.

Anodino Teatroa taldearen Erbeste antzezlana Mikel Fernandinok idaztiko du eta Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai izango dira bi aktore nagusiak. Eta bertan familia desegituratu baten joan-etorriak ezagutzera emango dira, matxismoaren gaitzaz hausnartzeko.

Ni ala zu lanean, Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos izango dira aktoreak, eta hauek psikiatriko baten musika gelan arituko dira. Ideia eta gidoia Joseba Usabiagarena da eta produkzioa Ttipia Kultura Sustapenaren esku dago.

Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru-laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko diru-laguntza izango du. 2017ko otsailaren 2tik 19ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 26. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button