BERTSOTAN

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo bikoterik onena, “Bertsokabi” txapelketan

Aurtengo Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketaren finala Iruñeko Herriko Tabernan jokatu zen joan den astean. Oholtza gainean, buruz buru, Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Azken hauek izan ziren onenak, eta ondorioz, txapeldunak.
Maialen Belarrak egin zituen gai-jartzaile lanak, eta publikoko bost lagunekin batera, epaile gisara aritu ziren Joseba Beltza eta Nerea Bruño. Horiek Majuelo eta Untxalo izendatu zituzten  txapeldun. Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari Alaitz Rekondok jantzi zien txapela.

Aurtengo txapelketan, Nafarroa osoko 18 bertsolari gazte aritu dira. Betiko lez, sariketa bikoteka egin da, Iruñeko hainbat taberna eta gune informaletan. Helburua bete da:  bertsolari gazteei plaza berriak eskaintzea, eta Iruñeko publiko gaztea bertsozaletu eta bertso eskaintza zabaltzea.
Bi urte barru, 2021an, sariketa bueltatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button