BERTSOTAN

Irati Alcantarilla 2019ko Eskolartekoaren txapelduna

XXXI. Eskolartekoak lurraldez-lurralde egin du bidea lehenik, eta haietatik sailkatutako ordezkariak Saran izan ziren: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Anhauze, 2001) eta Unai Harluxet (Irisarri, 2002); Bizkaitik, Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) eta Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001); Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001) eta Aner Peritz Manterola Euzkitze (Zarautz, 2002); Lapurditik, Naia Etxeberri Larzabal (Baiona, 2002) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoatik, Leire Casamajou (Sohüta, 2002).

Guztien artean, Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da 2019ko Eskolartekoaren txapelduna eta Aner Peritz Manterola Euzkitze txapeldunordea. Aitor Sarasuaren sendiaren izenean Maddi Sarasuak jantzi zion txapela txapeldunari.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dugu Eskolartekoaren bat-bateko txapelketa, eta zenbait erakunderen eta tokian tokiko hainbat eragileren laguntza ere izaten dugu. Egitasmoa lurraldez lurralde gauzatzen da: guztira, 98 parte-hartzaile izan ditu, eta 13 saio finalaren aurretik.

“Saguzarrak hegalak astintzeari utzi dio oraingoz. Adina tarteko, gaur oholtzan ziren batzuk ezin izango dute Eskolartekoan parte hartzen jarraitu baina…aurten parte hartutako askok errepikatu baietz?”

Informazio osoa, Bertsozale Elkartearen web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button