Nontzeberri

“Irakurtzen duten emakumeak, idazten duten emakumeak”

Nafarroako Unibertsitateak Irakurtzen duten emakumeak, idazten duten emakumeak ikastaroa antolatu du Iruñeko Kondestablen, uztailaren 22tik 26ra bitartean.

“Ikasturte honetan eduki historiko jakin batzuk konbinatu nahi dira, emakumeak sormenarekin eta sormenezko idazketarekin duen harremanaren ingurukoak, gaur egungo literatura-inguruneren, idazleen, argitaratzaileen eta literatura-kritiken eskutik, zeinek beren sorkuntza-esperientzia eta literatur bizitzaren ingurukoak eskainiko dituzte: argitalpen-sektorea, sariak, teknologia digitalen eragina, etab”.

Ikastaroak lau atal ditu: Emakume letraduna Antzinaroan; Erdi Arotik Barrokora: komentuko idazkera; XIX. mendea: burgesiaren eleberria eta eraldaketa handia; eta XX. mendea: eztanda feminista. Laura Ferrero, Tina Valles, Almudena Sanchez eta Amalia Bautista izango dira idazle gonbidatuak.

Kurtso horren inguruko informazio gehiago hemen duzue.

Exit mobile version